948 32 66 55

Kaixo!

Eskola familientzako topaleku bat da

Familiak funtsezko papera dute haurren hezkuntza-prozesuan. Haur Eskolarekin harreman ona izateak segurtasuna eta hurbiltasuna ematen die. Komunikazio arina sustatzen dugu; eguneroko informazio trukaketan, gelako  bilera orokorretan, banakako elkarrizketan ….

Eskolako langileak beti familiekin elkarlanean aritzeko prest daude,  , helburu komun bat baitugu: zuen semearen edo alabaren kalitatezkoa hezkuntza.

Harrera-aldia

Harrera-aldia oso une garrantzitsua da bai haurrentzat bai familientzat. Pertsona bakoitza bakarra da, horregatik, eskolan familiekin elkarlanean aritzen gara haurrak bere ingurune berrira egokitzen laguntzeko. 

Jantokia

Nutrizionista batek diseinatzen ditu menuak, eta kantitateak eta mantenugaiak aztertzen ditu, elikadura osasungarria eta orekatua bermatzeko. Elikagai bereziak behar dituzten haurrentzako menuak ere garatzen ditu.

Osasuna eta higienea

Beharrezkoa da haurren osasuna bermatuko duten higiene-neurriak mantentzea. Kontingentzia-plan bat dugu, COVIDaren aurka hartu beharreko neurriekin, eta esan dezakegu ez dela kutsatze-kasurik egon 2020/2021 ikasturtean. Irakurri itzazu hemen gure arauak eta protokoloak.